Nor gara?
Politika eta Administrazio Zientzietako Espainiako Elkartea (Asociación Española de Ciencia Política y de la Administración, AECPA) 1993. urtean sortu zen, Espainian Politika Zientziako ikasketen hastapenetan.
AECPAk helburu nagusi hauek ditu: Politika eta Administrazio Zientzia sustatzea; horien ikerketak bultzatzea; eta arlo horretako ikertzaile, irakasle eta espezialisten artean lankidetza zientifiko eta profesionala sustatzea, demokrazia eta giza eskubideen aldeko konpromisoa oinarri. Horrez gain, Espainiak gauzatzen dituen ekintza zientifiko-politikoak atzerrian zabaltzen ditu Erakundeak, eta antzeko helburuak dituzten erakundeekin harremanetan dago, bai estatu mailan bai nazioartean.
Xede horrekin sortu dugu webgune hau: Erakundearen ekintza zehatzen berri emateko, Erakundeak nola funtzionatzen duen azaltzeko, antolatzen dituen biltzarrei buruzko informazioa biltzeko eta Politika Zientziari buruz Interneten dauden zenbait esteka erabilgarri eskaintzeko.