V. titulua.- Erakundearen baliabideak
27. artikulua.
Erakundeak honako baliabide hauek ditu bere helburu sozialak erdiesteko:
1.- Kideek urteko ordaintzen dituzten kuotak, Zuzendaritza Batzordeak ezarritakoaren arabera.
2.- Erakundeak jaso ditzakeen diru-laguntzak, dohainak, herentziak eta ondarea.
3.- Erakundeari dagozkion produktu eta errentak.
4.- Erakundeari eskatzen zaizkion ikerketen truke jasotzen dituen zenbatekoak, ikerketaren arduradunei dagozkien ordainsariak kendu ondoren.
28. artikulua.
Aldian-aldian, Erakundearen kontuen egoeraren berri emango zaie agintari eskudunei, eta aurrekontua helaraziko zaie, Batzar Nagusiak hura onartu ondoren. Urtean behin kideei bidaliko zaizkie Erakundearen intranetaren bitartez.